2011-03-07

Anhauzeko ihauteriak 2008

Anhauzeko ihauterien lehen edizioa 2008ko otsailan iragan da eta arrakasta pollita lortu, euria eta elurra eginik ere.

Anhauzeko ihauteriak, asteburu bete bat
Anhauzeko ihauteriek 3 egun irauten dituzte.
Ostiral arratsez, joaldunak tortxak eskuan Anhauzeko karriketan ibilitzen dira. Desfile horrekin ihauteriak abiarazten ditugu eta biharamunean etxez etxe janari eske ibiliko girela adierazten. 2011 arte, joarerik ez ukanik, Amikuzeko Kilimon taldekoek heien joareak prestatu gituzte. Berriz ere eskertzen ditugu.








Ebiakoitzez, 20 eta 30 arteko mozorro eta bizpahiru musikari etxez etxe ibiltzen gira janari eske.


Anhauztarrek eskaini janariak biharamun eguerditan kozinatzen ditugu.
Anhauztar guziak eta bereziki janariak eman dutenek herriko salarat gomitatzen ditugu eta bazkari herrikoi bat elgarren artean egiten dugu.


Hastapenak


Anhauzeko ihauteriak 2008ko otsailan berpiztu ginituen.
Kari horietarat, guretarik 4 gazte, Amikuzeko Kilimon taldeko joaldunak baiginen, deliberatu ginen joaldunen ezaugarriak transmititzen Anhauzen.
Anhauzeko ihauteriak kohesio soziala lortzeko proiektu eraginkorra da
Anhauzeko ihauteriak berpiztuz, gure nahia da anhauztarrak karrikarat etorraraztea, elgarrekin mintzatzea, dantzatzea, kantatzea, adieraztea, negua bururatzerat doala, primadera laster hor dugula eta argia emeki emeki ilunari gaindituko zakola.
Bainan oroz gainetik, gure helburua da memento bat sortzea, askatasun espazio bat irekitzea, adierazpen askatasuna, elkartasuna eta laguntasuna baloratuz. Hala nola :
- anhauzeko gizon eta emazteak, gazte ala heldu, aberats ala pobre, eskuindar ala ezkertiar, denak ihauterietan parte hartzen dute,
- Anhauztar belaunaldi ezberdinen arteko bilkurak ardura antolatuak dira ihauterien preparatzeko,
- Anhauzerat bizitzerat etorri berriak diren jendeak ihauterietan parte hararazten ditugu eta funtsean urteko animazio bakarra da mementoko heien integrazioa laguntzen duena,
- janariak etxez etxe bilduz eta biharamunean kozinatuz, anhauztarrek emandakoa nolazpait itzultzen diegu eta horri esker bazkari herrikoi pollita egiten, gure proiektuari bere zentzu guzia emanez.